2022 denboraldia
2022an urtarrila amaieratik apirila amaierara arte zabalduko ditugu ateak gure sagardo berria usadioak agintzen duen bezala dastatzeko.
Pandemiaren ondorioz, sagardo denboraldi berria agintariek agindutako neurrietara egokituko da, beti ere gure bezero eta langileen segurtasuna eta osasuna zainduz.
Astelehenetik ostiralera afari zerbitzua eskainiko dugu, eta larunbatetan bazkaria eta afaria. Igandean itxita egongo da. Mahai altuak mantenduko ditugu, eta mahaikideek aulkietan eserita egon ahal izango dute.
Urtarrilaren 10etik aurrera hasiko gara erreserba eskaerak jasotzen. Ordura arte, ez da eskaerarik onartuko. Disponibilitatea egiaztatzeko, bete beheko formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara telefonoz edo posta elektronikoz.
Gure etxean ongi etorria emateko irrikaz gaude!
Nola egin erreserba?
Modurik errazena orrialde honetan aurkituko duzun formularioa betetzea da. Behin eskaera eginda, zurekin harremanetan jarriko gara erreserba berresteko.
Nahiago baduzu, 943 330 033 telefonora deitu edo erreserbak@zapiain.eus helbidera mezu bat bidali dezakezu eguna eta mahaikide kopurua adieraziz.

Erreserba formulairoa
Kontsulta bidaltzeak EZ dakar berehalako erreserbarik. Zure kontsulta jaso ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara gure disponibilitatea baieztatzeko. Erreserba ez da berretsiko zurekin harremanetan jarri arte.
Zure datuak prozesatuko ditugu zure kontsultari erantzuteko. Onartzen baduzu, gure zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak jasoko dituzu. Sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, besteak beste, gure ren arabera. Pribatutasun-politika .