BISITA GIDATUAK
Zapiain Sagardotegian gure sagardoaren historia eta ekoizpena gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dugu.
Ekoizpen-prozesuko fase guztiak igaroko dituen bisita gidatua egiteaz gain, txotxeko eta botilatutako gure sagardoa dastatu ahal izango dituzu. Ikus xehetasunak orrialde honetan.
Bisita gidatuak goizez egiten ditugu (11:30) egutegian eskuragarri dauden datetan. Gure disponibilitatea egiaztatzeko, bete behean aurkituko duzun formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara telefonoz edo posta elektronikoz.
10 lagun baino gehiagoko taldeentzat idatzi mesedez bisitak@zapiain.eus posta helbidera.
Gure etxean ongi etorria egiteko gogoz gaude!
Nola egin erreserba?
Gure disponibilitatea egiaztatzeko modurik errazena orrialde honetan aurkituko duzun formularioa betetzea da. Behin kontsulta eginda, zurekin harremanetan jarriko gara bisitaren xehetasunak ixteko.
10 lagun baino gehiagoko taldeentzako erreserba egin. nahi baduzu, idatzi bisitak@zapiain.eus helbidera data eta pertsona kopurua adieraziz. Aurki erantzungo dizugu.

Erreserbatu bisita
Kontsulta bidaltzeak EZ dakar berehalako erreserbarik. Zure kontsulta jaso ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara gure disponibilitatea baieztatzeko. Erreserba ez da berretsiko zurekin harremanetan jarri arte. Ez dugu erreserbarik egiten 3 hilabete baino gehiagoko aurrikuspenarekin.
Trataremos tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.