Bisita gidatuak

Topa egin!

Ezagutu ezazu Zapiainen eta sagardoaren historia bisita gidatu baten bidez. Bidaia hau XVI. mendean hasten da, gure sendia sagardoaren ekoizpenarekin lotzen duen lehen aipamen idatziaren garaian. Eta gaur egunera arte iristen da, berrikuntza eta usadioa uztartzen dituen upategi honetan.

Bisita sagarra jasotzen den eremuan abiatzen da, eta irakin aurretik lehengaia nola lantzen den ikus daiteke. Sagarra jo eta muztioa lortzeari buruzko azalpenak jasoko dituzu, hartzidura gunera pasatu aurretik.

Aurkezpenaren ostean, gure sagardotegiko ekoizpen eremura sartu eta sagardo bihurtuko den muztioa irakiteko erabiltzen ditugun edukiontzi handiak ikusteko aukera izango duzu. Hartziduraren fase desberdinak azalduko dizkizugu eta kupeletatik edo tankeetatik zuzenean dastatu ahal izango duzu gure sagardoa.

Bisita gure botilatutako produktuen dastaketa batekin amaitzen da. Modu honetan, gure sagardoaren bizi-ziklo osoa ezagutzeko aukera izango duzu, sagastitik hasi eta edalontzira iritsi arte. Probatu nahi dituzun produktuen arabera, bi dastatze modu ditugu: Oinarrizkoa eta Premium.

Oinarrizko bisita

Oinarrizko ibilbidean bisita osoa, dastaketa txotx-etik eta botilaratutako ondoko sagardoen probaketa daude barneratuta.

Zapiain Gorenak Sagardoa

Gorenak kalitate ziurtagiria duen sagardoa.

Zapiain Euskal Sagardoa

Jatorrizko Izendapen babestua duen sagardoa.

Probatzerako orduan bi ziurtagirien arteko ezberdintasunen xehetasunak jasoko dituzu.

Premium bisita

Premium bisitak ibilbide osoa, dastaketa txotx-etik eta botilaratutako ondoko sagardoen probaketa hartzen du bere barne.

Zapiain Gorenak Sagardoa

Gorenak kalitate ziurtagiria duen sagardoa.

Zapiain Euskal Sagardoa Premium

Jatorri Izendapeneko sagardoa, dastaketa panelak Premium bezala izendatu duena.

Zapiain Bizi-Goxo

Errezil sagarrarekin egindako barietate bakarreko izotzezko sagardoa.

Dastaketak dirauen bitartean bi ziurtagirien arteko ezberdintasunen xehetasunak jasoko dituzu, baita Premium izendapenaren ingurukoak ere. Izotzezko sagardoaren jatorria eta gourmet sagardo gozo hau nola ekoizten den azalduko dizugu, halaber.