2026 denboraldia
Gure sagardotegiko ateak urtarrilaren amaieratik apirilaren amaierara arte irekitzen ditugu gure sagardo berria dastatzeko.
2026an, jatetxea urtarrilaren 22tik apirilaren 30era arte egongo da zabalik.
Astelehenetik ostiralera afari-zerbitzua eskainiko dugu. Bazkariak soilik ostiraletan eskainiko ditugu. Larunbat eta igandeetan itxita egongo da jantokia.
Sarrera-ordutegiak honakoak dira:
- Bazkariak (ostiraletan bakarrik): 14:00etatik 15:00etara. Upategia 17:30ean itxiko da.
- Afariak (astelehenetik ostiralera): 20:00etatik 21:00etara. Sagardotegia 23:30ean itxiko da.
Zapiainen, txotx denboraldia mahai altuetan gozatzen da, tradizioak agintzen duen bezala. Edonola ere, pertsona bakoitzak bizkarraldea duen aulki altu bat du.
Disponibilitatea egiaztatzeko, bete behean aurkituko duzun formularioa eta telefonoz edo e-mailez jarriko gara zurekin harremanetan.
Gure etxean ongietorria emateko irrikitan gaude!
Nola egin erreserba?
Modurik errazena orrialde honetan aurkituko duzun formularioa betetzea da. Behin eskaera eginda, zurekin harremanetan jarriko gara erreserba berresteko.
Erreserba formularioa
Kontsulta bidaltzeak EZ dakar berehalako erreserbarik. Zure kontsulta jaso ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara gure disponibilitatea baieztatzeko. Erreserba ez da berretsiko zurekin harremanetan jarri arte.
Zure datuak prozesatuko ditugu zure kontsultari erantzuteko. Onartzen baduzu, gure zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak jasoko dituzu. Sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, besteak beste, gure ren arabera. Pribatutasun-politika .